XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Nazioarteko Gazte-Txartela Nazioarteko bidaietan gazteen joan-etorriak eta topaketak hobetzeko egina da.

Gazten Nazioarteko Bidai Federakuntzak (FIYTO) herri guztietan dituen Erakundeen bitartez eskaintzen dituen abantailak eskuratuz.

Hogeitasei urte baino gutxiago badituzu, NAN-a edo pasaportea eta argazki bat aurkeztuz eta 250 pta. ordainduz TIVE-n lor dezakezu.

- Auto-stopeko Karneta Autostoperako karneta 33 herrialdetan onartua dago.

Bidaietan sor daitezken beharretan laguntza emateko egina dago.

Osasun-gastuak mugarik gabe ordaintzen ditu eta heriotza edo helbarritasun kasuetan 100.000tik 200.000 pezetatara ordaintzen ditu.

Espainian ez da oso ezaguna karnet hau, baina laguntza handia ematen dizu larrialdietan estranjeriako zenbait errepidetan. 700 pta. balio ditu.

- Nazioarteko kanpinzale-karneta Nazioarteko kanpin-federakuntzako kide izateak erantzunkizun zibileko eta hirugarrenei egindako kalteetan, 135.000 franko suitzar ordainduko ditu.

Era berean, kanpin eta kiroletako tresneria erosterakoan beherapenak ere izango dituzu. 25 urtetik beherakoentzat tarifa bereziak daude.